Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Harrizulatzaileen XV. liga lehenengo aldiz Bilboko konpartsen eskutik

Harrizulatzaileen XV. liga lehenengo aldiz Bilboko konpartsen eskutik

BILBOKO PROBA: Abuztuaren 18an, igandea, 18:00etan txosna gunean, Arriagaren atzeko aldean. BIZKAIKO HERRI KIROL PLATAFORMAKO LIGA: Abuztuaren 18an, igandea, 18:45ean txosna gunean, Arriagaren atzeko aldean. BIZKAIKO

      Jaun/andre agurgarri hori:


      Aurten ere Bilboko aste nagusian Euskal Herriko harrizulatzaileen XV. liga txapelketa burutu egingo da. Denboraldiaren hasieran esaten genuen bezala, aurten aukeratutako formatuan proba gutxiago izango dira, baina plaza garrantzitsuetan egingo da jarraitzaile gehiago eta 2013ko txapelketan izena eman duten 6 talde batera batu ahal izateko. Egutegian sei plaza baino ez dira izango. Azken urteetan ez bezala, lehen BBK-k diruz babesten baitzuen, Bilboko konpartsen partaidea den Kaixo konpartsak lehenengo aldiz antolatuko du harrizulatzaileen ligako proba hau, txosna gunean, Arriagaren atzeko aldean burutuko da. Egun eta leku berean, ia 200 Bizkaiko kirolari osatzen duten plataformak, BHKP Bizkaiko herri kirol plataforma http://bhkp.org/, harrizulatzaileen proba ta gero mota ezberdinetako herri kirol liga antolatuko du ere. Ekainean hasitako dinamika hau bizkaiko hainbat herrietan aldarrikatuz, Bizkaiko herri kirol federakundearen gestioaren gardentasuna eta egungo zuzendaritzaren dimisioa eskatuz.

      Txapelketa honen helburua harrizulaketaren kirola bultzatzea izando da eta bide batez, Euskal Herriko mea zein harrobi eskualdeetan hain garrantzitsu izan zen ofizioa ezagutzera ematea.


      Hauek dira parte hartuko duten harrizulatzaile taldeak:

    1. Burdin gazteak (Ortuella)
    2. Errekatxo (Barakaldo)
    3. Kabiezes (Santurtzi)
    4. Las Karreras A (Abanto-Zierbena)
    5. Las Karreras B (Abanto-Zierbena)
    6. Aldai Alde (Trapagaran)


 
Eta hau da ligarako 2013ko egutegia:


Lekua                                   Data         Ordua

Gallarta    (Bizkaia)           2013/06/09    13:30  (Eginda)
Barakaldo (Bizkaia)          2013/07/14    19:00  (Eginda)
Santurtzi   (Bizkaia)          2013/07/20    13:00  (Eginda)
Leitza   (Navarra)              2013/08/15    12:00  (Eginda)
Bilbao  (Bizkaia)             2013/08/18    18:00 
Trapagaran  (Bizkaia)     2013/08/31    19:00 
 
       Amaitzeko aurten ere gure web gunea eguneratu dugu, horrela zuei, komunikabideak, txapelketak non eta noiz egiten diren zein txapeldun eta markak zein diren oso modu azkarrean helarazteko. Bisita ezazu:

http://www.harrizulatzaileak.net


       Guzti honek ahalik eta oihartzun zabalen izan dezan, zuk lan egiten duzun komunikabidera jotzen dugu, alde batetik, aurreko informazioa dagokion lekuan plazara dezazun, eta beste aldetik, gure gonbidapena jasotzeko txapelketa egunean zuzenean jarraipena egiteko.


Harremanetarako:    Efren Rodriguez    Tfnoa.  610 037 709

« Azaroa 2017 »
Azaroa
IgAlAsAzOgOrLr
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930