Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Harrizulatzaileen Binakako Txapelketako finala Elgeron!!!

Harrizulatzaileen Binakako Txapelketako finala Elgeron!!!

Bihar ostirala, Abuztuak 15,13:00etan Elgeroko plazan Harrizulatzaileen Binakako Txapelketako Finala burutuko dugu.

Portugalete eta Zierbeneko sailkatze probak eta gero,  5 bikote sailkatu dira finalean aritzeko, hauetako 4 gizonezkoak dira eta 1 emakumezkoa. Azken hau bilakatu da jada aurtengo binakako txapelduna.

Biharko finalean parte hartuko duen emakumezkoen bikotea Izaskun Cuevasek, Errekatxo taldekoa, eta Susana De la Torrek, Gallarta taldekoa, osatzen dute.

Biharko finalean txapela lortzeko lehian arituko diren gizonezkoen bikoteak hurrengoak dira:

Oscar Laso eta Iker Reyero, Trapagaran taldekoak.

Iban Calabozo eta Andoni Rodriguez, Trapagaran taldekoak.

Jabi Cacho eta Gonzalo Rufrancos, Gallarta taldekoak.

Eneko Galán eta Jon Martínez, Trapagaran taldekoak.

Gure harrizulatzaileen hitzordu interesgarria dugu biharkoa. Ezin duzue galdu. Hator!

« Uztaila 2018 »
Uztaila
IgAlAsAzOgOrLr
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031