Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Banakako finala! Santurtzin harrizulatzaileak norgehiagoka

Banakako finala! Santurtzin harrizulatzaileak norgehiagoka

MAHASTIAK-BUILONGO PROBA: irailaren 29an, 12:00etan plazan
Banakako finala! Santurtzin harrizulatzaileak norgehiagoka

Alberto Caro ortuellarra kareharria zulatzen

 

Jaun/andre agurgarri hori:

Asteburu honetan Euskal Herriko Harrizulatzaileen Banakako XIII. txapelketaren finala Santurtziko Mahastiak-Builon  auzoan burutuko da. Bertan 6 harrizulatzaile arituko dira, txapelketa honen txapelak irabazteko.

Hauek dira finalerako sailkatu diren harrizulatzaileak eta egindako markak:

  1. Oskar Laso (Trapagaran)         7 laztabin-zulo,  9,6 zm
  2. Unai Mesa (Las Karreras A)    7 laztabin-zulo,   8,1 zm
  3. Gonzalo Rufrancos (Gallarta)  7 laztabin-zulo,  7,3 zm
  4. Ibai Fuentes (Las Karreras B)  6 laztabin-zulo, 10,8 zm
  5. Gorka Pandelo (Kabiezes)      6 laztabin-zulo,  9,1 zm
  6. Lander Mugarra (Trapagaran   6 laztabin-zulo,  7,3 zm

Amaitzeko aurten ere gure web gunea eguneratu dugu, horrela zuei, komunikabideak, txapelketak non eta noiz egiten diren zein txapeldun eta markak zein diren oso modu azkarrean helarazteko. Bisita ezazu:

http://www.harrizulatzaileak.net

       Guzti honek ahalik eta oihartzun zabalen izan dezan, zuk lan egiten duzun komunikabidera jotzen dugu, alde batetik, aurreko informazioa dagokion lekuan plazara dezazun, eta beste aldetik, gure gonbidapena jasotzeko txapelketa egunean zuzenean jarraipena egiteko.


Harremanetarako:    Efren Rodriguez    Tfnoa.  610 037 709

« Azaroa 2017 »
Azaroa
IgAlAsAzOgOrLr
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930