Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Galdakaon txapelketa bikoitza! II. binaka-mistoa eta nesken I. banakako txapelketa

Galdakaon txapelketa bikoitza! II. binaka-mistoa eta nesken I. banakako txapelketa

GALDAKAOKO PROBA: irailaren 15ean, 13.00etan Urreta plazan
Galdakaon txapelketa bikoitza! II. binaka-mistoa eta nesken I. banakako txapelketa

Iazko binaka-misto txapelketan

 Jaun/andre agurgarri hori:

Asteburu honetan Euskal Herriko Harrizulatzaileen II. Binakako misto txapelketa Galdakaon burutuko da. Iaz Zollon hasi genuen bikote mistoen arteko bide honetan non Salut Bueno Valentziarrak eta Luis Mariano Casillas Barakaldotarrak irabazi egin zuten. 

Aurten neskaz eta mutilez osatutako 3 taldek parte hartuko dute. Talde bakoitzean  harrizulatzaile moduan mutila eta neska arituko dira, beste pertsona batek  botileroaren lana burutuko du. Euskadiko herri kirol federazioaren izenean  epaile nagusia egongo da proba neurtzen.

Proba berak Euskal Herriko neska harrizulatzaileen I. Banakako txapelketa sailkatzeko balio izango du ere. Galdakaon egingo den neskeen lana bereizirik neurtuko da eta marka onenarekin sailkatuko den neskak eroango du banakako txapela.

Hauek dira bikoteak:

  1. Salut Bueno (KZ Kolpeka) - Gonzalo Rufrancos (Gallarta)
  2. Susana Maldonado (KZ Kolpeka) - Juan Gutierrez (Gallarta)
  3. Janire Egaña (KZ Kolpeka) - Eduardo Hidalgo (Ortuellako Burdin gazteak)

 

Amaitzeko aurten ere gure web gunea eguneratu dugu, horrela zuei, komunikabideak, txapelketak non eta noiz egiten diren zein txapeldun eta markak zein diren oso modu azkarrean helarazteko. Bisita ezazu:

http://www.harrizulatzaileak.net


       Guzti honek ahalik eta oihartzun zabalen izan dezan, zuk lan egiten duzun komunikabidera jotzen dugu, alde batetik, aurreko informazioa dagokion lekuan plazara dezazun, eta beste aldetik, gure gonbidapena jasotzeko txapelketa egunean zuzenean jarraipena egiteko.


Harremanetarako:    Efren Rodriguez    Tfnoa.  610 037 709

« Azaroa 2017 »
Azaroa
IgAlAsAzOgOrLr
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930