Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Euskadiko txapelketa, berriro ere Ortuellan!

Euskadiko txapelketa, berriro ere Ortuellan!

ORTUELLAKO PROBA: urriaren 6an, 13:00etan Otxartaga parkean.
Euskadiko txapelketa, berriro ere Ortuellan!

Euskadiko txapelketan ligako 6 talde onenak aritzen dira

Jaun/andre agurgarri hori:

Asteburu honetan Ortuellako euskal jaietan Euskadiko harri-zulatze VII. txapelketa burutuko da. Aurtengoa Euskadiko jolas eta kirol federakundeak antolatzen duen VII. urtea da. Beraz, aurtengo ligan parte hartu duten 6 taldeak, igandean arituko dira berriro Euskadiko txapelak eskuratzeko lehian. 

Hauek dira parte hartuko duten taldeak:

  1. Trapagarango Aldai alde
  2. Ortuellako Burdin gazteak
  3. Abanto-Zierbenako Las Karreras A
  4. Santurtziko Kabiezes
  5. Barakaldoko Errekatxo
  6. Abanto-Zierbenako Las Karreras B

Amaitzeko aurten ere gure web gunea eguneratu dugu, horrela zuei, komunikabideak, txapelketak non eta noiz egiten diren zein txapeldun eta markak zein diren oso modu azkarrean helarazteko. Bisita ezazu:

http://www.harrizulatzaileak.net

       Guzti honek ahalik eta oihartzun zabalen izan dezan, zuk lan egiten duzun komunikabidera jotzen dugu, alde batetik, aurreko informazioa dagokion lekuan plazara dezazun, eta beste aldetik, gure gonbidapena jasotzeko txapelketa egunean zuzenean jarraipena egiteko.


Harremanetarako:    Efren Rodriguez    Tfnoa.  610 037 709

« Azaroa 2017 »
Azaroa
IgAlAsAzOgOrLr
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930