Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Balasteran Banakako txapelketaren sailkatze proba

Balasteran Banakako txapelketaren sailkatze proba

BALASTERAKO PROBA: irailaren 22an, 18:00etan Balasterako plazan
Balasteran Banakako txapelketaren sailkatze proba

Altzairuzko laztabina eta kareharria

 

Jaun/andre agurgarri hori:

Asteburu honetan Euskal Herriko Harrizulatzaileen Banakako txapelketa Abanto-Zierbenako Balastera auzoan burutuko da. Proba honetatik 5 marka onenak finalerako sailkatuko dira.

Aurten 8 harrizulatzaile hauek hartuko dute parte:

  1. Gonzalo Rufrancos (Gallarta)
  2. Luis Mariano Casillas (Errekatxo)
  3. Gorka Pandelo (Kabiezes)
  4. Unai Mesa (Las Karreras A)
  5. Ibai Fuentes (Las Karreras B)
  6. Oskar Laso (Trapagaran)
  7. Iban Kalabozo (Trapagaran)
  8. Lander Mugarra (Trapagaran)

     

Amaitzeko aurten ere gure web gunea eguneratu dugu, horrela zuei, komunikabideak, txapelketak non eta noiz egiten diren zein txapeldun eta markak zein diren oso modu azkarrean helarazteko. Bisita ezazu:

http://www.harrizulatzaileak.net

       Guzti honek ahalik eta oihartzun zabalen izan dezan, zuk lan egiten duzun komunikabidera jotzen dugu, alde batetik, aurreko informazioa dagokion lekuan plazara dezazun, eta beste aldetik, gure gonbidapena jasotzeko txapelketa egunean zuzenean jarraipena egiteko.


Harremanetarako:    Efren Rodriguez    Tfnoa.  610 037 709

« Iraila 2017 »
Iraila
IgAlAsAzOgOrLr
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930